BESTALDE 2019-11-12

"Zuloa" liburuaren lehen atala irakurri dugu gaur Bestalde saioan, hain zuzen, Ibon Aranberriren "Zuloa" artelanari buruz aritzen dena.

“Zuloa” liburuaren lehen atala irakurri dugu gaur Bestalde saioan, hain zuzen, Ibon Aranberriren “Zuloa” artelanari buruz aritzen dena.

Xabier Gantzarain idazlearen “Zuloa” liburu zoragarria irakurtzen jarraitu dugu gaur Bestaldean. Horrez gain, agendaren errepasoa egin dugu, baita hirira egunotan etorriko diren hainbat musikariren doinuak aditu ere: Wim Mertens, Stormwarrior, Pedro Guerra, Sara Raez eta Curtis Harding.

BESTALDE 2019-11-11

Cristina Morales idazlea da, besteak beste, aurtengo Literaktum jaialdian egongo diren izen handietako bat.

Cristina Morales idazlea da, besteak beste, aurtengo Literaktum jaialdian egongo diren izen handietako bat.

Literaktum jaialdiaren aurtengo ekitaldia gaur hasten dela baliatuz, egitarau oparoari jarraipena egin diogu gaur ere. Hainbat idazleren hitzak ekarri ditugu uhinen bestaldera: Paula Bonet, Christina Rosenvinge, Lucia Baskaran, Kattalin Miner, Eider Rodriguez, Luisa Etxenike, Aixa de la Cruz, Paul B. Preciado eta Cristina Morales.

BESTALDE 2019-11-10

Azaroaren 20an arituko da zuzenean Dabadaba aretoan Sudango Sinkane artista.

Azaroaren 20an arituko da zuzenean Dabadaba aretoan Sudango Sinkane artista.

Datozen asteetan gure hirian arituko diren hiru artista handiren musika gozatu dugu gaur bestaldean: aurrez ezagutzen genituen Nikki Hill eta Eilen Jewell paregabeez gain, laster Dabadaban arituko den Sudango musikari baten lan dotorea ezagutu dugu: Sinkane.

BESTALDE 2019-11-09

Duo Jade talde kubatarra Dabadaban arituko da igandean.

Duo Jade talde kubatarra Dabadaban arituko da igandean.

Duo Jade talde kubatarra Dabadaban arituko da igandean.[/caption]Asteburu honetan Donostian arituko diren hainbat artista ekarri ditugu uhinen bestaldera larunbateko musika-saio honetan: Tony Karate, Señores, Duo Jade, I am Dive, Los Bracco, Los Punsetes, Sara Zozaya eta El Chojin, besteak beste.

La Hora Canibal Tabakaleran, Beldurrezko Astean

hora-canibal-horror-donosti-2019-bifm-1000x600La Hora Canibal saioaren emanaldi berezia. Borja Crespo kulturan adituak Bi FMrentzat egiten du La Hora Canibal. Emanaldi berezi hau Tabakaleran grabatu zuten, zuzenean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko programazioaren barruan. Zeremonia kanibalean Rubén Lardínek parte hartu zuen, Grupo Pánico-ko Roland Topor idazle, aktore eta marrazkilariaren obrari buruz hitz eginez (Tabakaleran haren erakusketa dago). Horrez gain, Leire Apellaniz euskal ekoizlea eta zuzendaria elkarrizketatu zuen Crespok. Azkenik, Paco Limón eta Julio C. Sánchez, “Sesion Salvaje” dokumentalaren egileak izan ziren.

BESTALDE 2019-11-08

Itxaro Bordak "Booktegi" argitaletxeari eskaini zion elkarrizketa aditzeko aukera izan dugu gaurko saioan.

Itxaro Bordak “Booktegi” argitaletxeari eskaini zion elkarrizketa aditzeko aukera izan dugu gaurko saioan.

Literaktum jaialdia hasiko da azaroaren 11n Donostian, eta egitarau oparoa saio bakarrean sartzen ez zaigunez, gaur hasi gara jaialdia aurkezten, eta jarraituko dugu hurrengo batean ere. Feminismoak eta literaturak duten harremana lantzea da aurtengo ekitaldiaren helburuetako bat; horrenbestez, jaialdian parte hartuko duten hainbat idazleren ahotsak ekarri ditugu uhinetara. Besteak beste, Elvira Sastre eta María Sanchez poetak, Espido Freire nobelagilea, Laura Freixas eta Mariasun Landa idazleak, baita Itxaro Borda ere.

El peine del Tiempo 2019-11-07

En este programa, descubrimos el caserío Astiñene, en la “costa de Egia”. Repasamos además las últimas novedades donostiarras, como la inclusión de varios edificios y portales en el catálogo de patrimonio protegido, el festival Literaktum, y la Semana de la Ciencia; de la mano de Agustín Yerobi y Mikel Casuso.