Gure ahotik: Les Fous

2015-05-23 13.31.16Les Fous 2011n sortu zen hirukote gisa eta bertan zeuden Santi Romano (teklatua, ahotsa eta konposatzailea), Ainhoa Eguiguren (Liquid Doll & The Wet Toys eta Old Charm Blues taldeetako abeslaria) eta Olatz Otxoa “Otxi”(Frida Pipol eta Arashi taldeetako abeslaria). Ondoren, Manu Gestido (baxua Casual Blues eta Silvertown taldeetan) eta Unai Moraza (perkusioak eta gitarrak) gehitu ziren. Soul, pop eta R&B estiloen fusio bat jorratzen dute, hiru ahotsekin, pianoa, baxua, perkusioa zein gitarra lagun.

Gure ahotik: Ghost Number & His Tipsy Gypsies

Ghost Number coverDonostialdeko musika-taldeak ezagutzen jarraitzen dugu “Gure ahotik” saioan. Kasu honetan Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeko David Pisabarrok (413), Daniel Olanok eta Jon Ander Burgosek hitz egin digute beren taldeari buruz.

Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak pasa den mende hasierako Amerika sakoneko soinuen, Europako ekialdeko hotsen eta oihan trinkoenetik entzun daitezkeen danborren arteko aspaldiko melodiak eskaintzen dituzte.

Taldea 2013ko bukaeran sortu zuen 413 musikari eta ekoizleak, “The 413” proiektuko “old timer” aldeari irtenbidea emateko xedearekin. Elena Arteagoitia (Bibolina), Jokin Zapa (Gitarra), Jon Ander Burgos (Tronpeta), Iñaki López (Kontrabaxua), Daniel Olano (Perkusioa) eta 413 (Banjo eta ahotsa) dira taldekideak.

Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeko Daniel, David eta Jon Ander.

Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeko Daniel, David eta Jon Ander.

Gure ahotik: El Octavo Árbol

Andoni Etxebeste eta Flavio Banterla

Andoni Etxebeste eta Flavio Banterla

El Octavo Árbol musika-taldea ezagutuko dugu gaur Flavio Banterlaren eta Andoni Etxebesteren eskutik.

El Octavo Árbol

Flavio Banterlak eta Juan de Diosek kanta sorta hau konposatu eta Paco Locoren estudioan grabatu zuten 2013ko hasieran. Bizitzako gurutzebideek banandu zituen bi musikagile hauek, eta orain Flaviok , María Soriazurek eta Andoni Etxebestek batera, El Octavo Árbol aurkezten digute. Berrogeita hamar minutuz, pop sentikor eta grinatsua izango dugu entzungai; eta horrekin batera, nostalgia, ametsa eta energia. Gaur egun, lehen diskoa (Tierra y Serpiente)argitaratzeko eta sustatzeko laguntza bila dabiltza.

Gure ahotik: Frank

Sara Comerón eta Andoni Etxebeste

Sara Comerón eta Andoni Etxebeste

Donostialdeko musika-taldeak ezagutzen jarraitzen dugu “Gure ahotik” saioan. Kasu honetan Frank taldeko Sara Comerónek eta Andoni Etxebestek hitz egin digute beren taldeari buruz.

Frank emozioetan oinarritzen den talde donostiarra da. Sara Comerón (Black Diamond), Andoni Etxebeste, Iñigo Bailador eta Christian Rodríguezek osatzen dute taldea. Folka eta ñabardura malenkonikodun rockaren arteko musika egiten dute. Tensio dramatikoa ikurtzat hartuta, energia izugarria jartzen dute oholtza gainean.

Gure ahotik: Underneed

Eider eta Dany (Underneed)

Eider eta Dany (Underneed)

“Gure ahotik”-en lehenengo saioan Underneed taldea ezagutu dugu. Donostiako eta inguruko musika-taldeak ezagutu ahali izango ditugu, hain zuzen ere, “Gure ahotik”-en. Kasu honetan Underneedeko  Eiderrek eta Danyk  beren taldea eta egiten duten musika aurkeztu digute.

UNDERNEED
Underneed taldea 2005etik ari da talde gisa lanean, baina 2009ko hasieran erabateko eraldaketa izan zuen. Lehen etapan, taldeak autoekoiztu zituen beti bere lanak eta nahiko curriculum luzea du, nahiz eta managerrik eta diskoetxerik gabe aritu.

2009an lehen disko ofiziala grabatzeari ekin zioten, “Another point of view”, diskoetxe batekin lotutako akordioaren baitan. Halere, diskoetxea azkenean atzera bota eta taldeak bere kaxa ekoiztu zuen diskoa. Eta bigarren diskoa atera berria dute: “It’s always darkest before the dawn”.

http://www.underneed.com/