BESTALDEAREN BESTALDEA (Saio Berezia – Literaktum 2019)

EJro0PHWoAAX1RNBeti saiatzen gara saio bereziak egiten, baina HAU berezia da benetan. Literaktum 2019ko egitarauaren baitan, saio bikoitza egin dugu Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, baita zuzenean emititu ere DK irratian. Lehen zatian, mahai-inguru benetan interesgarria osatu dute, Beñat Sarasolak moderatuta, Iratxe Retolazak, Lourdes Oñederrak eta Itxaro Bordak: “Egunero hasten delako gaur egundik”. Bigarren zatian, berriz, Harkaitz Cano eta Maite Larbururekin batera aritu da Ion Olano, Bestalde magazineko esataria, hain zuzen, “bestaldea” kontzeptuari buruz. Larburuk, besteak beste, HORI eta URA patrikan kantuak jo ditu, baita beste sorpresa eder batzuk ere…

Saio osoa:

Egunero hasten delako, gaur egundik: Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda. Moderatzailea: Beñat Sarasola.

Maite Larburu eta Harkaitz Cano Bestaldea kontzeptuaren zirrikituak arakatzen, Ion Olano Carlosekin batera.

BESTALDE 2019-11-18

Datozen egunotan Dabadaban arituko diren taldeen artean daude Ghost Number donostiarrak.

Datozen egunotan Dabadaban arituko diren taldeen artean daude Ghost Number donostiarrak.

Askotariko musikaz jantzi dugu gaurko saioa bestaldean: Luis Moneo, Ghost Number, Juan Wauters, Tropical Fuck Storm, Bosco, Airbag… izan ere, horiek guztiak arituko dira datozen egunetan Dabadaba aretoan, zuzenean. Horrez gain, jakina, hiriko kultur agendari errepasoa egin diogu.

BESTALDE 2019-11-17

Albert Pla artistak "Miedo" ikuskizuna aurkeztuko du Donostian abenduan.

Albert Pla artistak “Miedo” ikuskizuna aurkeztuko du Donostian abenduan.

Igandeko saioan, bi artistaren lanari begira jarri gara: alde batetik, Eñaut Elorrieta, “Irteera argiak” diskoa aurkeztera datorrena abenduan Donostiara. Beste aldetik, Albert Pla, bera ere abenduan helduko da “Miedo” ikuskizun musikal harrigarriarekin.

BESTALDE 2019-11-16

María Sánchez eta Elvira Sastre

María Sánchez eta Elvira Sastre

Gaurko saioaren lehen zatian Mikel Azpirozen musika izan dugu lagun, “Zuri” izeneko diskoa aurkeztuko baitu datorren astean Donostian. Bigarren zatian, aldiz, Literaktum jaialdiko bi hitzaldiren zatiak aditu ditugu: Espido Freireren “Querida Jane, Querida Charlotte” batetik, eta bestetik, Maria Sanchez eta Elvira Sastreren “Prosa, poesía, mujeres”, biak ala biak entzungai daudenak DK irratiaren webgunean.

BESTALDE 2019-11-15

Bizi-bizirik jarraitzen du Joxean Artzeren ondare artistikoak.

Bizi-bizirik jarraitzen du Joxean Artzeren ondare artistikoak.

Joxean Artzeri omenaldi egingo diote gaur, Literaktum 19ko egitarauaren baitan, “Artze… Joxean oroituz” emanaldian, Andoni Salamero, Caroline Phillips eta Mixel Ducau musikariek. Hori dela-eta, guk ere omenalditxoa egin nahi izan diogu bestaldean, eta horretarako Artzek idatzitako hitzekin egin diren hainbat kantu aditu ditugu gaur.

BESTALDE 2019-11-14

 Pelax taldeak artisau jaia egingo du Egiako Gazteszena aretoan, datorren abenduaren 1ean.

Pelax taldeak artisau jaia egingo du Egiako Gazteszena aretoan, datorren abenduaren 1ean.

Itsaspeko zinemaren jaialdia egingo da gure hirian, CIMASUB, hain zuzen ere. Horrenbestez, horren egitarauaren berri eman dugu Bestaldean, baita cineCCdonostia jaialdiaren berri ere. Bestalde, Pelax taldeak aurten argitaratu duen disko bikoitza eta laster emango duen “artisau jaia” izan ditugu hizketagai. Haien musikak gidatu du, hain zuzen, gure gaurko saioa.

Bestalde 2019-11-13

Sega Sound Killers taldea Altzatarrock jaialdian izango da, Onki Xin, Izaki Gardenak eta Serge taldeekin batera.

Sega Sound Killers taldea Altzatarrock jaialdian izango da, Onki Xin, Izaki Gardenak eta Serge taldeekin batera.

Sega Sound Killers taldearen “Adi” doinua entzunez hasi dugu saioa, baita Gartxilasok idatzitako testua errezitatzen ere. Hain zuzen, Altzatarock jaialdian arituko diren taldeetako bat da Sega Sound Killers, eta haiekin batera arituko dira taula gainean Onki Xin eta Izaki Gardenak, besteak beste. Horien guztien musika gozatuz osatu dugu gaurko saioa.

DK Irratia Literaktumen

bestaldeaLiteraktumen baitan, DK Irratiko Bestalde irratsaioak saio berezia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, azaroaren 18an, 18:30etatik aurrera.

Mahai-inguru batekin hasiko gara: “Egunero hasten delako gaur egundik“; Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda. Moderatzailea: Beñat Sarasola.

Jarraian Maite Larburuk eta Harkaitz Canok “Bestaldearen Bestaldeak” emankizuna eskainiko digute. Bestaldea kontzeptuaren zirrikituak zirikatuko dituzte, Ion Olano esatariarekin batera.

Oharra: Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.

BESTALDE 2019-11-12

"Zuloa" liburuaren lehen atala irakurri dugu gaur Bestalde saioan, hain zuzen, Ibon Aranberriren "Zuloa" artelanari buruz aritzen dena.

“Zuloa” liburuaren lehen atala irakurri dugu gaur Bestalde saioan, hain zuzen, Ibon Aranberriren “Zuloa” artelanari buruz aritzen dena.

Xabier Gantzarain idazlearen “Zuloa” liburu zoragarria irakurtzen jarraitu dugu gaur Bestaldean. Horrez gain, agendaren errepasoa egin dugu, baita hirira egunotan etorriko diren hainbat musikariren doinuak aditu ere: Wim Mertens, Stormwarrior, Pedro Guerra, Sara Raez eta Curtis Harding.

BESTALDE 2019-11-11

Cristina Morales idazlea da, besteak beste, aurtengo Literaktum jaialdian egongo diren izen handietako bat.

Cristina Morales idazlea da, besteak beste, aurtengo Literaktum jaialdian egongo diren izen handietako bat.

Literaktum jaialdiaren aurtengo ekitaldia gaur hasten dela baliatuz, egitarau oparoari jarraipena egin diogu gaur ere. Hainbat idazleren hitzak ekarri ditugu uhinen bestaldera: Paula Bonet, Christina Rosenvinge, Lucia Baskaran, Kattalin Miner, Eider Rodriguez, Luisa Etxenike, Aixa de la Cruz, Paul B. Preciado eta Cristina Morales.