DK Irratia Literaktumen

bestaldeaLiteraktumen baitan, DK Irratiko Bestalde irratsaioak saio berezia eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, azaroaren 18an, 18:30etatik aurrera.

Mahai-inguru batekin hasiko gara: “Egunero hasten delako gaur egundik“; Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda. Moderatzailea: Beñat Sarasola.

Jarraian Maite Larburuk eta Harkaitz Canok “Bestaldearen Bestaldeak” emankizuna eskainiko digute. Bestaldea kontzeptuaren zirrikituak zirikatuko dituzte, Ion Olano esatariarekin batera.

Oharra: Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.

La Hora Canibal Tabakaleran, Beldurrezko Astean

hora-canibal-horror-donosti-2019-bifm-1000x600La Hora Canibal saioaren emanaldi berezia. Borja Crespo kulturan adituak Bi FMrentzat egiten du La Hora Canibal. Emanaldi berezi hau Tabakaleran grabatu zuten, zuzenean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko programazioaren barruan. Zeremonia kanibalean Rubén Lardínek parte hartu zuen, Grupo Pánico-ko Roland Topor idazle, aktore eta marrazkilariaren obrari buruz hitz eginez (Tabakaleran haren erakusketa dago). Horrez gain, Leire Apellaniz euskal ekoizlea eta zuzendaria elkarrizketatu zuen Crespok. Azkenik, Paco Limón eta Julio C. Sánchez, “Sesion Salvaje” dokumentalaren egileak izan ziren.

Abian da Donostia Kultura Irratia

21102019-_DSC0305 (1)1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia. Lehengo izaerari eutsiz, jauzi bat eman du hiriko eta aldirietako kulturaren leiho bihurtzeko. Inguruko kultur ekosistema zabalari begira jarriko den leihoa izango da, beti ere, kultur zaletasunaren ikuspuntutik.

Horretarako, irratiaren baliabideak hobetzeaz gain, programazioa indartuko du Ion Olano Carlos kazetari donostiarrak aurkeztuko duen BESTALDE eguneroko kultura-magazin berriarekin eta Donostia Kulturak antolatzen dituen hainbat hitzaldi, kontzertu eta abar ere jaso eta zabalduko ditu, podcast gisa.

Donostia Kultura Irratiaren webgune berriak, www.irratia.donostiakultura.eus, irratia munduko edozein txokotatik zuzenean entzuteko aukera emateaz gain, grabatutako programa guztiak eta Donostia Kulturaren hainbat podcast gordeko ditu, eta nahieran entzun ahal izango dira guztiak.

Kultura izango da irratiaren ardatza, eta herritarrak bihotza. Irrati tailer gisa jaio zen duela ia 30 urte, eta izaera horri eusteko asmo irmoa du. Jarraituko du ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku izaten, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jartzen.

Horietaz gain, ikastaro-eskaintza oparoa ere izaten jarraituko du, arloan esperientzia handia duten profesionalen gidaritzapean. Irratigintza ikastaroan, adibidez, ikasleek irratiaren arlo ezberdinak barrutik ikusi eta ikasteko aukera izango dute Jose Joaquin Forcada “Forki” eta Sergio Errasti Onda Vascako irratigileen eskutik: lokuzio-teknikak, gidoiak, alde teknikoa, eta abar. Baina ikastaro gehiago ere eskainiko dira. Hauek dira adibide batzuk: Ahotsarekin jolasean, Maider Gorostegirekin, eta Irrati-antzerkia, Inko Martinekin.

Ekitaldi bereziak

Donostia Kultura Irratiaren aurkezpenak jarraipena izango du eta Victoria Eugeniako Club Aretoan egingo diren beste hiru ekitaldi berezirekin emango zaio jarraipena.

Urriaren 22an, Begoña Del Tesorekin eta Beñat Iturriotzekin solasaldia eta Inko Martinek zuzendutako irrati-antzerkia izango dira zuzenean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astearen barruan.

Azaroaren 18an, berriz, Literaktumen parte hartuko du irratiak, beste irratsaio berezi batekin: Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Bordaren arteko solasaldia eta Harkaitz Cano eta Maite Larbururen emanaldi bat izango dira saio horretan.

Eta, azkenik, HAMAIKA ENTZUTEKO! V. Irrati-piezen lehiaketaren sari banaketa izango da, abenduaren 17an. Ekitaldi horretan, saritutako lanak zein diren jakin eta entzuteaz gain, zuzeneko irrati-antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da.

DK Irratia Beldurrezko Astean

l_altza-irrati-antzerkia_parada-1Beldurrezko Astearen barnean DK Irratiak saio berezia eskeiniko du Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, urriaren 22an, 19:30etan:

Lehendabizi solasaldi bat izango da Begoña del Teso, eta Benat Iturriozekin.

Ondoren Inko Martín zuzendari eta gidoilariaren irrati-antzerki bat zuzenean ikusteko aukera izango dugu (gaztelaniaz): PARADA

Oharra: Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso daitezke ekitaldiaren egun berean 17:00 ondoren.

Abian da HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren 5. edizioa

Hamaika entzuteko V banerraCasares Irratiak eta Donostia Kulturak HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren bosgarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Sariak:

–  Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro

–  Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro

Casares Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero.

Lanak aurkezteko epea irekita dago, eta azaroaren 29a izango da azken eguna. Deialdiaren oinarriak eta gainerako informazioa hemen: https://casaresirratia.donostiakultura.eus/hamaika-entzuteko2019/

Iazko pieza irabazleak: https://casaresirratia.donostiakultura.eus/2018/12/20/hamaika-entzuteko-iv-irrati-piezen-deialdiko-saridunak/

Irrati-antzerkia zuzenean: “REFUGIO”

l_altza-irrati_antzerkia_refugioUrriaren 3an, Inko Martín-ek eta Von Conspiracy taldeak “Refugio” lana aurkeztuko dute, Tomasene K.E.an, 19:30etan (sarrera doan). Zuzenean ariko dira eszenatokian, ahotsez antzezten eta musikarekin eta soinu-efektuekin girotzen. Antzezlana gaztelaniaz izango da.

Refugio
Bi ezezagun mendian elur-ekaitz batean harrapatuta geldituko dira. Akituta eta zaurituta, galdutako aterpe batera iristea izango dute irtenbide bakarra, hango guardak lagun diezaien.

Gidoia eta zuzendaritza: Inko Martín
Antzezleak: Saioa Royo, Santi Calzada, Xabier Iarnotz, Amaia Salazar.
Soinua: Mikel Cerezo, Eneko Yaben.
Ekoizpena: Von Conspiracy, Casares Irratia, Donostia Kultura.

Ondas de Vida

IMG-2873Trintxerpeko Topaketa emakume-taldeko lagunak Casares Irratira etorri zaizkigu, irratsaio bat egitera. Talde horrek eurentzat izan duen eta duen garrantziaz eta euren bizipenez hitz egin digute, eta gazte eta zaharrei dagokien gai interesgarri bati buruz: belaunaldi-arteko elkarbizitzaz.