BESTALDEAREN BESTALDEA (Saio Berezia – Literaktum 2019)

EJro0PHWoAAX1RNBeti saiatzen gara saio bereziak egiten, baina HAU berezia da benetan. Literaktum 2019ko egitarauaren baitan, saio bikoitza egin dugu Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, baita zuzenean emititu ere DK irratian. Lehen zatian, mahai-inguru benetan interesgarria osatu dute, Beñat Sarasolak moderatuta, Iratxe Retolazak, Lourdes Oñederrak eta Itxaro Bordak: “Egunero hasten delako gaur egundik”. Bigarren zatian, berriz, Harkaitz Cano eta Maite Larbururekin batera aritu da Ion Olano, Bestalde magazineko esataria, hain zuzen, “bestaldea” kontzeptuari buruz. Larburuk, besteak beste, HORI eta URA patrikan kantuak jo ditu, baita beste sorpresa eder batzuk ere…

Saio osoa:

Egunero hasten delako, gaur egundik: Iratxe Retolaza, Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda. Moderatzailea: Beñat Sarasola.

Maite Larburu eta Harkaitz Cano Bestaldea kontzeptuaren zirrikituak arakatzen, Ion Olano Carlosekin batera.

BESTALDE 2019-11-18

Datozen egunotan Dabadaban arituko diren taldeen artean daude Ghost Number donostiarrak.

Datozen egunotan Dabadaban arituko diren taldeen artean daude Ghost Number donostiarrak.

Askotariko musikaz jantzi dugu gaurko saioa bestaldean: Luis Moneo, Ghost Number, Juan Wauters, Tropical Fuck Storm, Bosco, Airbag… izan ere, horiek guztiak arituko dira datozen egunetan Dabadaba aretoan, zuzenean. Horrez gain, jakina, hiriko kultur agendari errepasoa egin diogu.

BESTALDE 2019-11-17

Albert Pla artistak "Miedo" ikuskizuna aurkeztuko du Donostian abenduan.

Albert Pla artistak “Miedo” ikuskizuna aurkeztuko du Donostian abenduan.

Igandeko saioan, bi artistaren lanari begira jarri gara: alde batetik, Eñaut Elorrieta, “Irteera argiak” diskoa aurkeztera datorrena abenduan Donostiara. Beste aldetik, Albert Pla, bera ere abenduan helduko da “Miedo” ikuskizun musikal harrigarriarekin.

BESTALDE 2019-11-16

María Sánchez eta Elvira Sastre

María Sánchez eta Elvira Sastre

Gaurko saioaren lehen zatian Mikel Azpirozen musika izan dugu lagun, “Zuri” izeneko diskoa aurkeztuko baitu datorren astean Donostian. Bigarren zatian, aldiz, Literaktum jaialdiko bi hitzaldiren zatiak aditu ditugu: Espido Freireren “Querida Jane, Querida Charlotte” batetik, eta bestetik, Maria Sanchez eta Elvira Sastreren “Prosa, poesía, mujeres”, biak ala biak entzungai daudenak DK irratiaren webgunean.

BESTALDE 2019-11-15

Bizi-bizirik jarraitzen du Joxean Artzeren ondare artistikoak.

Bizi-bizirik jarraitzen du Joxean Artzeren ondare artistikoak.

Joxean Artzeri omenaldi egingo diote gaur, Literaktum 19ko egitarauaren baitan, “Artze… Joxean oroituz” emanaldian, Andoni Salamero, Caroline Phillips eta Mixel Ducau musikariek. Hori dela-eta, guk ere omenalditxoa egin nahi izan diogu bestaldean, eta horretarako Artzek idatzitako hitzekin egin diren hainbat kantu aditu ditugu gaur.